2010-03-10

Kontzeptuak bilatu

Cloud computing: Hodei konputazioa (ingelesez cloud computing) interneten bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen teknologia bat da. Hodeia internet adierazteko metafora bat da.

Hosting: Web-eko etxea(ingelesez web hosting), informazioa, argazkiak, bideoak eta beste gauza batzuk interneten gordetzeko aukera ematen du.

Audacity: Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da.
Jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera dauzkagu:
-Garbitu.
-Laburtu.
-Nahastu.
-Esportatu: besteak beste MP3 formatura.
-Irrati programak sortu.
Open source: Kode irekia (ingelesez open source) software libreki distributituari deritzo.

2009-11-18

Unai Elorriaga (Photoshop)





















Lehendabizi, Filtro > Galeria de filtros-en, Plastificado aukerari eman diot. Ondoren, Filtro > Licuar-en ahoa, kopeta eta begiak haunditu dizkiot eta, berriz, sudurra txikitu diot. Ondoren, argazki batzuetatik argazkiak moztu dizkiot, eta bertan itsatsi diot, argazki parregarri bat eginez.

2009-11-17


  • Unai Elorriaga
    Unai Elorriaga López de Letona Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14an, baina txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da, Getxoko udalerrian.
    Euskal Filologian lizentziatua, Deustoko unibertsitatean. Idazle eta itzultzaile, hiru eleberri kaleratu ditu gaur arte, saio bat eta tradukzio batzuk. Lehenengo liburuarekin arrakasta eta ospea lortuz, 27 urte besterik ez zituela, "SPrako tranbia"-rekin hain zuzen ere.). Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen liburu honekin. Eleberria 2008an zinemaratu zuten "Un poco de chocolate" pelikularekin.

    Bere liburuak:
    -SPrako tranbia.
    -Van´t Hoffen ilea.
    -Vredaman.
    -Londres kartoizkoa da.

    Bere saiakera:
    -"Literatur ideia batzuk". Labayru, 2001

    Bere itzulpenak:
    -"Nogueira doktorearen laborategia". Agustin Fernandez Paz-en liburuaren itzulpena. Elkar, 2000.
    -"Etorkizunik ez". Aleixandre Marilar-en lanaren itzulpena. Elkar, 2001.

    Bere eleberrien korronte literario nagusia abentura da.

    Unai Elorriagari elkarrizketa

    Eritzi pertsonala: Lehenik eta behin esan nahi nukeena da informazio gutxi ateratzen dela Interneten lana egiteko, eta beraz, gauza batzuk falta zaizkit, eta ez zait oso luzea geratu. Lan honen bitatez Unai Elorriagari buruz gehiago ikasi dut, eta gainera, bloga, etorkizun baterako balio izango zaidan interneteko nire espazio pertsonala erabiltzen ikasi dut.