2009-11-18

Unai Elorriaga (Photoshop)





















Lehendabizi, Filtro > Galeria de filtros-en, Plastificado aukerari eman diot. Ondoren, Filtro > Licuar-en ahoa, kopeta eta begiak haunditu dizkiot eta, berriz, sudurra txikitu diot. Ondoren, argazki batzuetatik argazkiak moztu dizkiot, eta bertan itsatsi diot, argazki parregarri bat eginez.

2009-11-17


  • Unai Elorriaga
    Unai Elorriaga López de Letona Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14an, baina txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da, Getxoko udalerrian.
    Euskal Filologian lizentziatua, Deustoko unibertsitatean. Idazle eta itzultzaile, hiru eleberri kaleratu ditu gaur arte, saio bat eta tradukzio batzuk. Lehenengo liburuarekin arrakasta eta ospea lortuz, 27 urte besterik ez zituela, "SPrako tranbia"-rekin hain zuzen ere.). Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen liburu honekin. Eleberria 2008an zinemaratu zuten "Un poco de chocolate" pelikularekin.

    Bere liburuak:
    -SPrako tranbia.
    -Van´t Hoffen ilea.
    -Vredaman.
    -Londres kartoizkoa da.

    Bere saiakera:
    -"Literatur ideia batzuk". Labayru, 2001

    Bere itzulpenak:
    -"Nogueira doktorearen laborategia". Agustin Fernandez Paz-en liburuaren itzulpena. Elkar, 2000.
    -"Etorkizunik ez". Aleixandre Marilar-en lanaren itzulpena. Elkar, 2001.

    Bere eleberrien korronte literario nagusia abentura da.

    Unai Elorriagari elkarrizketa

    Eritzi pertsonala: Lehenik eta behin esan nahi nukeena da informazio gutxi ateratzen dela Interneten lana egiteko, eta beraz, gauza batzuk falta zaizkit, eta ez zait oso luzea geratu. Lan honen bitatez Unai Elorriagari buruz gehiago ikasi dut, eta gainera, bloga, etorkizun baterako balio izango zaidan interneteko nire espazio pertsonala erabiltzen ikasi dut.